AZKOITIKO SALESTAR HEZKUNTZA PASTORAL KOMUNITATEKO FESTA
Iaz bezala, maiatzaren 21ean, larunbatean, ospatuko dugun Azkoitiko salestar hezkuntza pastoral komunitateko festara gonbidatu nahi zaituztegu. Gonbidapena Alai Batza aisialdi plataformako kideei eta beraien familiei eta Floreaga ikastetxeko ikasleei eta beraien familiei luzatu nahi genieke.
Honakoa izango da festaren ordutegia:
16:00-20:00 Txikitxoentzat puzgarriak eta jolasak
17:00-20:00 Alai Batza aretoa nahi dutenentzat, txiki, ertain eta helduentzat
17:00-19:00 GRAND PRIX (patio jolasak) guztiontzat (talde mistoak heldu eta haurrekin)
17:00-19:00 Basket 3×3 txapelketa eta areto futbola txapelketa (heldu eta neska-mutilak)
17:00-19:00 Dantza saioa
17:30-19:30 Tortila txapelketa patioan (kopuru mugatua)
20:30-21:00 Frontoira sarrera (tiketa beharrezkoa izango da)
21:00-21:15 Oharrak eta otoitzalditxoa
21:15-22:00 Afaria frontoian (norberak ekarriko du berea. Kafea gure kontu)
22:00-23:30 Gau festa (bideo, bingoa eta diskoteka)
23:30-24:00 Guztion artean jaso eta garbituko dugu. Festaren amaiera
Frontoian afaltzeko, idazkaritzan, tiketa erosi behar duzu 1€ pertsonako (dirua festaren gastuei aurre egiteko izango da / Azken eguna: maiatzak 13a, ostirala)
Hainbat ekintzetan parte hartzaile kopurua jakitea komeni zaigu. Horretarako, azpiko zatia bete eta idazkaritzan entregatu maiatzaren 13a, ostirala, baino lehen.









Utzi erantzuna