Lehen eta behin Floreagako Ikastetxeko Solidaritate Taldeak eskerrak eman nahi dizkie ikastetxeko familia guztiei eta baita azkoitiar guztiei Porto Novoko Kaleetako Umeentzako janari bilketaren kanpaina aurten ere arrakastatsua izan delako.
Beningo Foyer Don Boscon daramagun proiektuari laguntza gehiago eskaintzeko beste modu bat “pintxo solidarioaren” eguna da. Aurten maiatzaren 7an, larunbata, izango da. Dakizuenez, egun horretan herriko plazan pintxo salmenta, bigarren eskuko merkatua eta jolasak antolatzen ditugu. Bertan lortzen den diru guztia Beninera bidaltzen da.
Beraz, mezu honen bitartez egun horretan zuen pintxoak plazara ekartzera animatzen zaituztegu. Bestalde, bigarren eskuko merkatuan salmentan jarriko diren gauzak jasotzen hasiko garela adierazten dizuegu. Liburuak, CDak, panpinak, jolasak eta beste hainbeste gauza ekarri ditzakezue ikastetxeko idazkaritzara, goizeko 9etatik eguerdiko 13etara eta arratsaldeko 3etatik 6etara. Guzti hauek gure “denda solidarioan” salduko ditugu eta lortutakoa, lehen esan bezala, Beninera bidaliko da.
Solidaritate Taldeko arduradunak









Utzi erantzuna