• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • EGUTEGIA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

EUSKAL KULTUR JARDUNALDIAK “GURE KIROLAK”

2016-04-14 Idazlea: LH Floreaga Leave a Comment

Euskal herri kirolei buruzko saio bikaina izen genuen On Bosco aretoan apirilaren 13an, XXVII. Kultur Jardunaldien barruan. Jose Mari Olasagasti aizkolaria, Jose Luis Lete “Elosukorta” harrijasotzailea eta Jon Unanue arraunlaria aritu ziren Andoni Bastidaren gidaritzapean. Jende ugari bildu zen saiora.
Sarrerako agurra eta aurkezpenen ondoren, Iban Garciak Floreaga ikastetxeko ume eta gazteei eginiko elkarrizketa laburrak ikusi genituen bideoan, protagonistei buruz duten ezagupena adieraziz.

Kirolari bakoitzaren ibilbidearen laburpen bat entzuen genuen jarraian:
Jose Mari Olasagasti 16 urterekin hasi zen aizkoran eta 41 urtez hor dabil, urtero Euskadiko txapelketetan eta hainbat apustutan, pentatlonean, … idi proba erakustaldiak egiten. Orain hilabete batzuk izan zuen istriputik azkar eta ondo errekuperatu eta oraindik urte batzuetan aizkoran jarraitzeko asmoan, …
Jose Luis Elosukortak harri jasotzeari utzi dio jada, baina lan handia egina da, urte askoan, erakusketa eta lehiaketetan Euskal Herria osoan zehar. Harri bereziak ditu gustuko, eta harri naturalak diran kuboa eta esferikoa.
Jon Unanue pilotan aritu zen lehenago, herri arteko Azkoitiko taldekoa ere izan zen. Ergometrotik arraunera igaro zen eta Urdaibai taldean aritzen da gaur egun. Denboraldi berria hastear da eta prestaketa oso aurreratuta dago.

Ondoren, elkarrizketan gai ugari ukitu ziren: Herri kiroletan apustuak eta trabesak jartzen duten giro egokia; Federazioek egiten duten lana, ia lehiaketa ofizialetara mugatua; euskal kirolak promozionatzeko atzerrira eginiko bidaiak; telebistaren eragin handia; entrenamenduak nola antolatzen diren, … Kirolariek pisua galtzea eta indarra mantentzearen arteko oreka zaila ere aipatu zuten, …

Saioa aukera bikaina izan zen, herri kiroletan gertatzen diren gorabeheren berri zuzenean izateko, hiru ordezkari esanguratsuren eskutik. Elkarrizketaren azken txanpan, Andoni Bastidak galdera edo aukera laburrak jarri zizkien hiru kirolariei, giro atseginean.

Gero, jendearen galdera gutxi batzuen ondoren, argazkientzat eta sinadurentzat tartea izan genuen. Oso polita izan da hiru kirolari hauekin egotea, beraien azalpenak entzutea eta Andonik egin duen gidari lan bikaina.

Mila esker guztioi.

 

IMG_2788

 

Argazkiak BAI

Hitzak: Juan Inazio Sudupe

Argazkiak: Juan Inazio Sudupe eta Ibon Errazu

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, jardunaldiak, kultur, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-05-02 LH baratza020
  • 2026-05-02 LH baratza018
  • 2026-05-02 LH baratza019
  • 2026-05-02 LH baratza017
  • 2026-05-02 LH baratza015
  • 2026-05-02 LH baratza016
  • 2026-05-02 LH baratza014
  • 2026-05-02 LH baratza011
  • 2026-05-02 LH baratza012

Datozen ekitaldiak

Ira 30
5:00 pm - 7:00 pm

DBH 1-3: Ikasturte hasierako bilerak

Urr 1
5:00 pm - 7:00 pm

DBH 2-4: Ikasturte hasierako bilerak

Urr 12
Egun guztia

JAI EGUNA

Aza 20
Egun guztia

1. ebaluazio bukaera

Aza 23
Egun guztia

DBH: 2. ebal hasiera

Egutegia ikusi

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT