LHko ikasleentzako sukaldaritza tailerra
Oporrak sukaldean murgilduta hasi nahi ditugu, hori dela eta martxoaren 18an (ostirala) sukaldaritza tailerra antolatu dugu LHko ikasleentzako.
LH 1-2 15:30 -17:30
LH 3-4-5-6 18:00 – 20:00
8 euro ordaindu beharko dira, interesatuak idazkaritzatik pasa.
Oharra: Egun horretan jangelan bazkaltzen duten LH1-2 ko haurrak
(tailerrera apuntatzen direnak) zuzenean bertan jasoko ditugu.
HHko oporraldiko jaialdia
Etxeetako txikienekin ere gogoratu gara, eta berauen oporraldia hasteko festa txiki bat antolatu diegu, jolas batzuekin eta merienda goxo batekin, martxoaren 18an (ostirala).
HH 3-5 15:30 – 17:30
5 euro ordaindu beharko dira, interesatuak idazkaritzatik pasa.
Oharra: Egun horretan jangelan bazkaltzen duten haurrak
(festara apuntatzen direnak) zuzenean bertan jasoko ditugu.









Utzi erantzuna