Larunbata, otsailak 13, Elkar Haziko bigarrengo saioa burutu genuen eta masa magikoa sortu genuen. Iriña, ura eta gatza eskuekin nahastuz… magia!!! Moldeatzeko masa atera zen!!
Masa magikoa moldeatuz sormena, kontzentrazioa, sentzumenak, psikomotrizitate fina, adierazpena… landu genituen elkarrekin ondo pasatuz. Ordu beteko saioa izan zen eta gustora ibili ziren masa luzatu, zapaldu, borobildu, moztu, zulatu… eginez. Bukaeran, bakoitzak bere masa zorrotxo batean sartu eta etxera eraman zuen jolasten jarraitzeko.
Hurrengo saioa apirilak 9an izango da eta Psikomotrizitatea landuko dugu.
ANIMATU, ONDO PASATUKO DUGU ETA!!!!












Utzi erantzuna