Duela hogeita sei urte Floreaga Ikastetxeko IGEak (Ikasleen Guraso Elkarteak) hasiera eman zion ekintza polit honi. Urtez urte ohiturari eutsiz Gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kanta politak entzuteko aukera eskaintzen digute. Aurtengoa ere ez da gutxiagorako izan. Guztira zazpi talde aritu dira, Bergara, Mutriku eta Debatik etorriak, herrikoekin batera. Herrikoak Floreagako ikasleak, Alai Batzako korua, Bizkargi musika eskola abesbatza eta Floreagako “Elkarrekin” (guraso, ikasle eta irakasle) abesbatzak parte hartu zuten.
Aurkezle moduan Josu eta Mireia aritu ziren.
Eskertzekoa da Iñaki Etxenagusiak egindako lana.
Argazkiak: Iñaki Etxenagusia













Utzi erantzuna