Urteroko ohiturari jarraituz LH 4Akoek Zahar Egoitzara bisita egin zuten. Egoitzako biztanleek egindako harrera beroak neurriko erantzuna izan zuen gure ikasleen eskutik. Neska-mutilak gogoz aritu ziren bertsoak eta Gabon kantak abesten, eta ez zuten gogo gutxiago jarri abesti bakoitzari txalo zaparrada batez erantzun ziotenek. Belaunaldien arteko topaketa honi merezi zuen bukaera emateko, ikasleek beraiek egindako postalak oparitu zizkieten bertakoei. Merienda gozo batez indarrak berritu ondoren eskolara itzuli ziren.
Hitzak: Eli Osoro eta Isabel Tolosa
Argazkiak: Isabel Tolosa











Utzi erantzuna