“ Euskararen unibertsoa guztiok osatzen dugu”. Hori izan da aurtengo gure Euskararen Eguneko leloa. 0 urtetik 16 urte bitarteko neska-mutilek beraien argazkia itsatsi zuten LH-koak osatzen aritu ziren mural erraldoian. Erdi- erdian eguzkia, EUSKARA, zegoelarik.
Zer esan atzoko giroaz? Bikaina!!! Bikaina ikastetxe barruan, bikaina kanpoan. Ez ziren falta izan bertsolariak, txistulariak, atabalak, dantzariak… Zein baino zein dotoreago! Eta bai ederki abestu zutela LH eta HH-koek: “…dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz, herri bat osaturik EUSKARAZ NAHI DUGU BIZI…”
Arratsaldean HH-koen txanda izan zen. Hauek aretoan bildu ziren eta ekitaldi guztiz polita burutu zuten: asmakizunak, abestiak, dantzak, bertsoak …
Goizean, plazan ere izan ginen. Xabier Munibekoekin batera, herriko puntu desberdinetatik abiatu ginen, trikitilariekin, txistulariekin, saltokoa, abestuz, olatuak eginez… Helmuga plaza genuen. Hantxe bildu ginen, guztiok batera! Guztiok euskararen alde! Momentu hunkigarria izan zen!
Aipatu beharra dago, DBH-n hiru astez luzatu den Euskal Ginkanan ere ikasle askok hartu dutela parte. Eskerrik asko parte hartzaileei eta zorionak irabazleei: Manu Sanchez eta Mari Saenz.
Bai, aurtengo abenduaren 3an ere ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Baina ez dezagun ahaztu EUSKARAK EGUNERO behar gaituela eta ez urteko egun batean soilik, geuk osatzen baitugu Euskararen Unibertsoa.
Floreaga euskaraz, euskararekin eta euskararen alde.
Zorionak EGUZKILORE taldeko ikasleei, baita lore horiei eguzkia ematen dieten irakasleei ere.
Argazkiak: Amaia Alberdi, Maria Arenas, Juan Inazio Sudupe eta Gorka Zubizarreta















Utzi erantzuna