Urriaren 9an, LHko 4. mailako 41 ikaslek ikasturteko txangoa egin zuten. Azpeitia izan zen aukeratutako lekua.
Goizean, Azpeitiko Lapatx zabortegira joan ziren. Bertan, aztertu zuten nola jokatu behar den produktuak erosteko orduan ahalik eta hondakin gutxien sortzeko. Halaber, zabortegiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.
Eguerdian, lehendabizi, Azpeitiko parke estalian etxetik eramandako elikagaiak xahutu zituzten, eta gero, lagunekin jolasteko parada izan zuten.
Arratsaldean Burdinbidearen Museoan trenen historian murgildu ziren. Bisitan zehar, lurrunezko makinak , Urola trenaren bagoiak, Donostian ibili zen trolebusa, tranbiak eta abar ikusi ahal izan zituzten. Azkenean, tranbia batean bueltatxo bat ere eman zuten.
Hitzak: Juan Carlos Orodea
Argazkiak: Juan Carlos Orodea eta Maribel Garcia












Utzi erantzuna