2015-2016 ikasturteari buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu.
Hauexek dira matrikula egiteko pausuak:
IKASLE BERRIAK
Matrikula epea: irailaren 10etik 17ra, idazkaritzan inprimakiak jaso eta entregatzeko.
Mailaketa-azterketa: irailaren 21a, astelehena, 17.00etatik aurrera, LH1etik gorako ikasle berri guztientzat (txikiagoek ez dute azterketarik egin behar).
Ikasle berrien gurasoekin bilera: irailaren 25a, ostirala, 19.30ean Floreagako Don Bosco aretoan.
AURREKO URTEKO IKASLEAK
Matrikula epea: irailaren 10etik 17ra, erantsitako orria bete eta idazkaritzan entregatu.
Iazko ikasturtean baja izandako ikasleek ere inprimaki hori bete dezakezue eta bajaren arrazoia azaldu. Informazio hori oso baliagarria izango zaigu egin ahal izan ditugun akatsak zuzentzeko.
Aurreko urteko ikasleen gurasoekin bilera: iazko modura, aurrez aurreko elkarrizketarako datak ipiniko ditugu, ikasturtea hasi eta gero.
ZERRENDEN ARGITARATZEA IKASLE GUZTIENTZAT: 2015eko IRAILAREN 28a, ASTELEHENA
IKASTURTE HASIERA IKASLE GUZTIENTZAT: 2015eko URRIAREN 1a, OSTEGUNA
IKASTURTE AMAIERA IKASLE GUZTIENTZAT: 2016ko MAIATZAREN 31, ASTEARTEA
Informazio gehiago esteka hauetako artxiboetan aurki dezakezue












Utzi erantzuna