Sebastian bakarra munduan!!

Arratsaldeko lau eta erdietarako denak geunden elkartuta goiko patioan. Aurreko bi urteetan frontoirik ez geneukanez, HHkoen patioan egin genuen danborrada, baina…. AURTEN BAI! Aurten oso ondo egon gara, denok ikusteko moduan, baita LH eta DBHko ikasleak ere.
Eguraldia izan da kezka nagusienetakoa, baina ezin gaitezke kexatu, ondo portatu da.
Eta danborrariak? Ederki aritu dira. Bakoitza bere txapelarekin eta danborrarekin erritmoari ondo eutsiz.
Eta hurrengoa? On Bosco astea! Eta gero? Inauteriak!











Utzi erantzuna