Ekainak 7a iristeko irrikitan nengoen, Cristina Eneako lehiaketan finalista nintzelako eta oso pozik nengoelako. Igandean, Cristina Eneako parkera iritsi ginen eta hamaiketan sari banaketen zeremonia hasi zen.
Hasteko, LH-ko irabazleei sariek eman zizkieten eta neska batek bere ipuinak irakurri eta interpretatu zituen. Gero, DBH-ko irabazleei sariak eman zizkiguten eta LH-koekin egin zuten bezala guk ere egin genuen. Ni nintzen DBH-ko Gaztelaniaz idatzitako ipuinaren irabazlea eta ezin nuen sinetsi.
“EZ UTZI INOIZ IDAZTEARI” esan zidan epaile batek eta pertsona batek ere eskatu zidan mesedez nire ipuina e-mailez bidaltzeko, asko gustatu zitzaiolako.
EGILEA: Sara Hammou









Utzi erantzuna