Ikasturteko azkenengo egunetan gaudenez urtero bezala ibilaldiko eguna heldu zaigu. Aste osoa ibilaldiko eguna heltzeko zenbat lo falta zaizkigun kontatzen egon gara.
Azkenean heldu zitzaigun!!! Bakoitza bere motxila hartuta autobusera sartu ginen Txiki Parkera joateko eta handik Oriora.
Eguraldi ona egin zigun eta denok zoragarri pasatu genuen. Nekatuta iritsi ginen, baina ala eta guztiz ere gaur galdetu dugunean ea berriro joango al garen, denak dudarik gabe baietz esan dute.
Datorren urterarte egon beharko dugu zain.
Hitzak: Fatima Azpiazu eta Izaskun Alberdi
Argazkiak: HHko irakasleak












Utzi erantzuna