Iritsi zaigu kurtso amaierako eta berarekin hain maitea dugun kanpaldia. Ekainaren 4 eta 5a Orioko aterpetxean igaro genituen. Ilusio handiz atera ginen Azkoititik. Urduristasuna zen nabari baina bertaratu ginenean dena pasa zitzaigun. Eguraldi ezin hobea, beroa gogor jotzen eta igerileku bikaina disfrutatzeko. Ez genuen ezer gehiago behar.
Gauean belada polita izan genuen dantza eta antzerkiarekin eta lotara berandu samar joan ginen…ez esan ezer gurasoiei!!
Hurrengo eguna zoragarria izan genuen baina bukatzear zegoela eta, pena ere agertu zitzaigun. Gustura ibili ginen, orain beste urtebete egon behar…Hurrengo kanpaldirarte!!
Hitzak: Olatz Gabilondo
Argazkiak: Lehen Zikloko irakasleak












Utzi erantzuna