Apirilaren 21etik apirilaren 24ra bitartean Guadalajaran Gimnastikako Espainiako Txapelketa izan zen. Bertan gure ikaslea den Elena Sudupek hartu zuen parte 239 partaidetik 23. postua eskuratuz.
Txapelketa horretara sailkatzeko Euskadiko txapelketan 20. postua baina lehenago sailkatu behar zen. Euskadiko txapelketa horretan hiru talde egiten ziren: A taldean (lehenengo seiak), B taldean (seitik hamabira) eta C taldean (seitik hogeira). Elena A taldean sailkatu zen.
Egin beharreko dantza abendu hasieratik aritu zen entrenatzen. Kirol honek lana eta sakrifizioa eskatzen du, horren adibidea entrenatzera astean bost egunetan joaten behar izatea da.
Askok diote kirol honetarako garrantzitsuena malgutasuna dela, baina zein neurritan ez ote da garrantzitsuagoa ilusioa, sakrifizioa eta gogo asko edukitzea entrenatzeko eta baita lehiatzeko ere. Zer esanik ez, entrenatzailek esaten dutena entzun eta lanean aplikatzea.
Txapelketa hau Elenarentzat esperientzia bikaina izan da.










Utzi erantzuna