Torre Zurin Salestarren Misio Erakusketa ibiltaria dago ikusgai maiatzaren 3ra arte. Erakusketa interesgarria da benetan, eta Don Boscok orain 135 inguru hasi zuen Misio ibilbidean zehar “bidaia” antzeko bat egiteko aukera emango digu, bere jaiotzaren 200. urtemugaren ospakizunean.
Munduko 140 nazio baino gehiagotan ari dira lanean Salestarrak. Informazio panelei esker, eta batez ere ikusi daitezkeen objektuei esker, munduko herri horietara hurbil gaitezke.
Toki eta era askotako objektuak aurkituko ditugu: musika tresna autoktonoak, errituetarako maskara zoragarriak, gizaki baten buru txikitua (shuar herriaren erritoen arabera), Beningo budu fetitxeak, sendaketa magikorako tresnak, geziak eta arkuak, Haitiko umeek birziklapenez eginiko artisautza bikaina, koilareak, sonbreiru eta otarrak, … Maria Laguntzailearen margo txinatarra, … Guztiak objektu orijinalak, misiolariek edo boluntarioek ekarriak.
Paneletan, misio lurretako egoerak eta Salestarren ekintzen berri ematen zaigu. Gainera garapen bidean dauden herri pobretuen egoera larri batzuk ere azaltzen zaizkigu: kaleko umeak, ur edangarria eta putzuak, emakumeen egoera, …
Mariano Garciaren azalpenek laguntza bikaina eskainiko digute objektu bakoitzaren jatorria eta funtzioa ezagutzen eta, batez ere, misiolarien lan bikaina estimatzen.
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe











Utzi erantzuna