
Kaixo, guztioi!
Bagatoz bueltan! Ikasturte berriarekin batera kimu berriak ernetu zaizkio eguzkiloreari, eta martxan jarri dugu Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea. Guztiok gogotsu hasi gara EUSKARAren alde lanean.
Goiko argazkian ikus dezakezuen moduan aurten DBH3 eta DBH4ko 25 neska-mutilez osaturiko talde bikaina daukagu.
Eguzkiloreek egin ohi duten moduan, gure helburua euskara babestea eta euskararen erabilera bultzatzea da.
Eta ez ahaztu zuen proposamenak (ikasle, guraso, langile…) eta ekarpenak ezinbestekoak direla!!! Izan gurekin batera Floreagako Eguzkilore!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!

Utzi erantzuna