
Gauza jakina da teknologia berriek eta globalizazioak izugarrizko eragina dutela gure gizartean eta sare sozialen mundu zabal horrek ez diola askorik laguntzen hizkuntza gutxituen egoerari.
Hala ere, hausnartuz gero bada zeri errepara: gure seme-alaben hizkuntza ohituretan eragiteko badira hainbat tresna eta, batez ere, badira egunerokoan, guk geuk, gurasook sar ditzakegun ohitura aldaketa txikiak. Horretaz guztiaz aritu ginen ostegun arratsaldean, UEMAko adituaren laguntzaz, guraso talde bat. Pintxo batzuen inguruan, giro bikainean, geure esperientziez eta egin beharrekoaz solasean aritu ginen ordu eta erdiz.










Utzi erantzuna