
ZORIONAK GARAZI!
Garazi Zubizarretak, DBH 3. mailako ikasleak Eskolarteko bertso idatzien txapelketan 2. saria eskuratu du. Online egiten den txapelketa honetarako, gizartean pil-pilean dagoen gaia
aukeratu du Garazik, adimen artifiziala.
Hona hemen Garaziren bertso sorta:
GAIA: ADIMEN ARTIFIZIALA
DOINUA: Badira hiru aste
| 1
Gaur egunean, gizarte hontan teknologian garaile gure mila galderen aurrean beharrezko laguntzaile eskuragarri zaitugunetik gure ideien hiltzaile lagun arteko eztabaidetan bihurtu zara epaile |
2 Gaztelerako liburu lana ta mateko aurkezpena nik buruko minik pasa gabe zuk egin zenidan dena irakasleen sorpresarako gelako notaik hobena aurrez ezagutu ez izana izan da niretzat pena |
| 3.
Gauza on guztiek bezelaxe honek badauka arantza zugana jo ezin dugunean guretzat dena zalantza gure garuna erdoilduz doa entreno gabeziz, antza geure buruaz ez gara fio galdu dugu konfiantza |
4. Chat GPT, Meta ta Gemini AA zure inizial oso beharrezkoa zaitugu maitatua eta leial egunerokoan askorentzat laguntzaile ofizial zoritxarrez bihurtu diguzu adimena artifizial |









Utzi erantzuna