
Goiz berezia izan zen atzokoa 6. mailako ikasleentzat. Pello Añorga izan genuen ikastetxean eta ikasleek ordu betez berarekin hitz egiten aritzeko aukera izan zuten.
“Idazleak ikastetxean” programaren baitan etorri zitzaigun Pello.
- mailan nahiko ezaguna dugu Pello. 5. mailan “Astroak gara” liburua irakurtzen dugu. Oso liburu aproposa adin honetako ikasleentzat, bulingaren gaia lantzen baitu bere gordinean. 6. mailan berriz, “Martzelo itsua” liburua irakurri ohi dugu eta hau ere oso gogokoa izan ohi dute ikasleek, ikasle itsu baten egunerokoa agertzen baita.
Horretaz gain Pellon bideo bat erabili ohi dugu ipuin kontaketa nola egin behar den ikasteko eta geuk hala eskatuta pare bat ipuin kontatu zizkigun guztion gozamenerako.









Utzi erantzuna