
Urriaren 7an, Azkoitiko Floreaga ikastetxeko DBH 1-2 eta LH 5-6 mailako ikasleek internetaren arriskuei eta horien prebentziorako gako nagusiei buruzko saio batean parte hartu zuten, Ertzaintzako kideen eskutik.
Hitzaldiaren helburua izan zen gazteei sarearen erabilerarekin lotutako arriskuak ezagutaraztea eta segurtasunez jarduteko aholku praktikoak eskaintzea. Jarduera bi ataletan banatu zen: lehenengoan, chat eta sare sozialen erabilerari lotutako arrisku ohikoenak aztertu zituzten; bigarrenean, jokabide desegokiek izan ditzaketen ondorio juridiko eta sozialak landu ziren.
Ertzaintzako adituak azalpen zehatzak eman zituen aplikazio digitalen erabilera egokiaz, eta hainbat egoera erreal jarri zituen adibide moduan: pribatutasuna, irudien erabilera, mehatxuak, profil faltsuak, eta abar. Ikasleek hausnartu zuten sarean egindako ekintza bakoitzak ondorioak dituela, eta beraiek direla horien erantzule nagusiak.
Saioa interaktiboa eta gertukoa izan zen, eta ikasleen parte-hartze aktiboa nabarmendu behar da. Horrelako ekimenek prebentzioa eta kontzientziazioa sustatzen laguntzen dute, eta funtsezko tresnak dira etorkizunean interneten erabilera arduratsua bermatzeko.










Utzi erantzuna