AURTEN LEHEN HEZKUNTZA OSOAN LANDUKO DUGU BERTSOLARITZA
Euskal hiztunak goraka doaz
baina hizkuntza galeran…
lehenago denok genekizkien
kantuak joan dira hegan
ezintasunak sumatzen dira
gure txikien hizkeran
doinu, errima eta bertsoen
tresna hor dugu aukeran
ahozko jolas zaharra denak
eragingo du euskeran!
(Bertsozale Elkarteak proiektu berria aurkezteko eginiko bertsoa)
Aurten, Bertsozale Elkarteak proiektu pilotu bat jarriko du martxan Gipuzkoako 14 ikastetxetan eta Floreaga izango da horietako bat. 1. mailatik 4. mailara bitarteko proiektua da. Ikastetxeko irakasleek garatuko dute proiektua baina Bertsozale elkarteko irakasle batek egingo du proiektuaren jarraipena.
Horretaz gain, martxan jarraitzen du Bertsozale elkartearen Ahozkotasunaren proiektuak. Aurten, 6. mailaz gain, 5. mailan ere Bertsozale Elkarteko irakasleak garatuko du proiektua, beti ere Euskarako irakaslearen laguntzaz.
Bideoan jasota duzue iazko uzta.









Utzi erantzuna