Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak Barrian hiru egun pasatu ditugu ikasturteari amaiera emateko. Barriara iritsi aurretik, Artium (LH3) eta Arkaute (LH4) bisitatu genituen goizean zehar eta hamaiketakoa ere bertan egin genuen. Bisitak amaitu ostean, autobusak hartu eta Olarizuko parkeko zelaietara joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Barriara arratsalde partean iritsi ginen eta hiru egun zoragarri pasatu ditugu lagun artean: igerilekuaz gozatzeko, futbolean eta baloi eserian jolasteko, dantza egiteko, elkar gehiago ezagutzeko … aukera paregabea izan genue eta pena haundiz bueltatu ginen ostiralean. Ikusi gure argazkiak!












Utzi erantzuna