
Ederki pasatu dugu Asturiasen DBH 3 ko ikasle eta irakasleak! Sella ibaiaren jetsieratik hasi ginen, binaka eta hirunaka jarri eta gustora ibili ginen elkar bustitzen. Hortik aterpetxera joan ginen eta bertan barruko mahai batzuetan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren denbora librea izan genuen, pin pon-ean, futbolinean, futbolean, saskibaloian eta beisbolean ibili ginen. Arratsaldeko 17:00etan, “humor amarillo” ekintza egin genuen. Hiru taldetan banatu ginen eta jolas ezberdinetan ibili ginen. Horren ondoren dutxatara joan ginen eta denbora librea izan genuen afaltzeko ordura arte. Afaldu ondoren ere denbora librea izan genuen 23:15 arte, ordu horretan hortzak garbitu eta ohera joan ginen.
Hurrengo egunean goiz jaiki ginen Covadongako Lakuetara joateko. Egun ederra bota genuen bertan, gida batekin ibili ginen mendian zehar eta bazkaltzerako orduan berataz agurtu ginen. Mahaiak zeuden belargune batean bazkaldu genuen, han egon ginen joateko ordua iritsi arte. Eta hortik Cangas de Onisera joan ginen, bertan ordubeteko denbora librea izan genuen. Hortik autobusa hartu, bidean ordu erdiko geldialdi bat egin eta etxera, 21:00 aldean iritsi ginen Floreagara.
Hitzak: Ariane Izagirre










Utzi erantzuna