
Aurten Euskaraldia dela eta Kafe-tertulia bat antolatu dugu ikastetxean. Horretarako, Azkoitiko udala UEMAn sartzeak ematen digun aukeratako bat baliatu dugu. UEMAk bai irakasle, bai ikasle eta bai gurasoentzat hizkuntzaren inguruan hausnartzeko saioak eskaintzen ditu eta hori aprobetxatuz maiatzaren 21ean 18 lagun elkartu ginen ikastetxeko jangelan gure eta gure seme-alaben hizkuntza ohiturei buruz hitz egiteko. Saioan bidelagun izan genuen Eneritz Albizu UEMAko teknikaria.
Egia esan, ordu eta erdi pasa aritu ginen Eneritzek proposatutako dinamikei erantzunez eta partehartzaile guztioi oso positiboa iruditu zitzaigun saioa.
Leiho honetatik eskerrak eman nahi dizkiogu Eneritzi eta baita antolaketan lagundu ziguten Floreagako Guraso elkarteko kideei ere.










Utzi erantzuna