Gaur arratsaldean lasterkarien arnasa, alaitasuna eta animoak nagusi izan dira Floreaga Ikastetxeko goiko patioan. Izan ere, 500 ume inguru eta hainbat irakasle korrika aritu dira, LILOANEN – Filipinetako haurren eta ikasleen hezkuntzarako laguntza proiektuarentzat, diru laguntza bat bideratzeko asmoz.
Ume bakoitzak berak aukeratutako itzuli kopurua eman dizkio zirkuitoari. Bakoitzaren ekarpen ekonomikoa tutoreek jasoko dute egun hauetan. Lasterketak mailaka edo zikloka egin dira.
Lasterketa honek bat egiten du Floreaga ikastetxearen heziketa estiloaren alor handi batekin: Solidaritatea landu, proiektu zehatzak babesteko hainbat ekimen sortu eta garatuz. Zorionak!!!










Utzi erantzuna