Zer garrantzitsua den ongi elikatzen jakitea! Eta zer hobeto gosariarekin hastea baino? Elikagaien ikas-egoeran guztiz murgildurik gabiltzala aprobetxatuz, gosari osasuntsu bat nola egin ikasi genuen HH5-eko ikasleok. Zer jan eta zer ez janekin hasi eta gosaltzen igaro beharko genukeen denboraz aritu ginen berriketan lehendabizi, eta ondoren, jangelan gosaltzera joan ginen. Asko ikasteko balio izan zigun eta primeran pasatu genuen, orain gure etxeetan ikasitakoa praktikara eramatea tokatzen zaigu.












Utzi erantzuna