Astesantuko oporren atarian, apirilaren 10ean, LH 5. eta 6. mailako ikasleek jaialdi berezi bat eskaini zieten euren gurasoei, bertso saio berezi bat. Egun horretakoak ez ziren bat-bateko bertsoak izan baina bai beraiek eginak. Oso ondo aritu ziren, seriotasunez eta jendaurrean aritzen diren profesionalen maila erakutsiz.
Bestalde, aurten Bertsozale elkartearen “Gu ere bertsolari” proiektua hasi zeneko 20. urtemuga ospatzen ari gara eta horren harira bideo bat proiektatu genuen jaialdian; bertan proiektuan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariei eta norbanakoei egindako elkarrizketak daude jasota.









Utzi erantzuna