Gaur ikastetxean San Jose eguna ospatu dugu. Berrikuntza moduan, Guraso Elkarteko kideak txokolatada antolatu dute. Arratsaldean patio berdera jaitsi eta txokolatea eta opiltxoak banatu dizkigute eta patiora igo gara hauek dastatzera. Ondoren, ipuin lehiaketako sari banaketa izan dugu. Zorionak saridunei eta eskerrik asko antolatzaileei!!











Utzi erantzuna