Azpeitiko Basozabal jauregia izan da aurten ere bertso idatzien eskolarteko txapelketaren lekuko. Gure ikastetxetik 23 ikaslek hartu dute parte txapelketan, LHko hamaseik eta DBHko zazpik. Hiru mailatan parte hartu dugu: LH 3-4, LH 5-6 eta DBH 1-2.
Ordu bete izan dute ikasleek euren koplak edota bertsoak egiteko, serio aritu dira eta bertso sorta politak osatu dituzte.
Lan emankorra izan da benetan gure ikasleek egin dutena. LH 5-6 mailako lehen saria 6. mailako June Rojok irabazi du. DBH 1-2 mailan berriz, Intza Ibarzabalek jaso du 2. saria beste batekin partekatuta eta Eva de la Fuentek lehena. Epaimahaikoek aitortu dutenez zaila izan da aurten erabakia hartzea maila handiko sorta dezente baitzeuden.
Bat-bateko bertso saioaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Aner Peritz eta Maddi Aiestaran gogoz aritu dira ikasleek jarritako gaiei kantatzen eta eurekin eta hitzekin jolasten. Gozatu ederra hartuta itzuli gara etxera!











Utzi erantzuna