Atzo Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren eta gaur Hiru Errege Magoak izan ditugu gurean. HE, HH eta LHko ikasle batzuk On Bosko aretoan elkartu gara, urteko egun berezienetako bat ospatzeko asmoz. Meltxor, Gaspar eta Baltasar gustura geratu dira gure bertso eta dantzekin. Postal eta bertso lehiaketako sariak ere banatu dira. Ondoren, gutunak eman dizkiegu eta beraiek oparitxo bat eman digute. Gure gutunak arretaz irakurtzea eskatzen dizuegu.
LHko handienek ez dute Erregeen bisitarik izan, baina Gabon giroan ospatu dute oporren hasiera. Gabonetako abestiak abestu dituzte, ondoren Gabonetako postal eta bertso lehiaketako sari banaketa izan dute.













Utzi erantzuna