San Andres jaietan murgildu nahian hauxe da gure festa egitaraua:
- Goiza hasteko, margoketa saioa. Ea zeinek margotzen duen txerririk ederrena!
- Ondoren indarrak hartzeko hamarretako ederra lagun artean.
- Goiza amaitzeko herri kirol saioa. Ikastetxeko kirolari txikiek txingatan, lokotx bilketa, sokatira eta harri jasotzen aritzeko aukera izango dute.
- Goiz guztia erromeri giroan musika eta dantzaz alaiturik!
Bihar jarrai dezala festa gure herriko kaleetan. Ondo pasa San Andres jaiak!












Utzi erantzuna