
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna da. Aurten, “tratu onetan” erdiratu gara egun hau lantzeko.
Hori aurrera bultzatzeko, DBH 4ko ikasleak LH eta DBH osoko geletan Egun Onak egiten aritu dira. Bertan, tratu onei buruz jardun dugu hausnartzen.
Gainera, geletan kartel txikiak egin ditugu tratu onak aldarrikatzeko gure konpromisoak idatziz. Adibidez, sare sozialetan aniztasuna errespetatzea edo mezu positiboak partekatzea. Horrez gain, ostegunean Asier Arizkorretaren hitzaldia izango dugu egun honen inguruko lanketarekin jarraitzeko.
LHn ere gogor aritu dira lanean. Maila batzuetan ipuin bidez egin dute tratu onen lanketa eta besteetan bideo bidez landu dute. Emakumeen aurkako indarkeria bereziki gaur landu arren, lanketa hau guztia urte osoko egun bakoitzean gogoan izatea da gure helburua.










Utzi erantzuna