X. mendera arte ospatzen zen tradizioari eutsi eta indartzeko asmoz Gau Beltzari buruz aritu gara egun hauetan. Egun Onetan Eguzkiloreko ikasleek Gau Beltza azaldu diete LHko eta DBHko ikaskideei. HHn ere giroan sartu dira marrazkiekin eta aurpegiekin. Bideo hau ere prestatu dugu Gau Beltza zer den ulertzeko. https://vimeo.com/1025203942?share=copy#t=0 Gogoratu jantzi … [Read more...]
Archives for urria 2024
LH3-LH4 ZIENTZIA MUSEOA
Gaur Floreagako LH3 eta LH4.mailetako ikasleok Donostiako Zientzia Museoan egun zoragarria igaro dugu, esperimentazio eta ikaskuntza giro dibertigarri batean murgilduta. Goizeko Planetarioko proiekzioa ikusi eta tailerrak egin ondoren, museoko txoko ugarietan aurkikuntza berriak egiteko aukera izan dugu, eta erakusketa harrigarriek asko gozatuarazi … [Read more...]
LH 1-2 ONDARRE BAS: ABEREAK ETA GAZTAGINTZA
LH 1. eta 2. mailakoak Segurako Ondarre baserrira etorri gara bixitan. Aizkorri mendizerrak gobernatzen duen larre ederrean dago baserri hau, Segura herrian. Toki zoragarri honetan, zazpi belaunaldi ondoren, Eneko Goiburu eta bere familiak gaztagintza prozesuan jarraitzen dute. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu Eneko eta bere familiari tratuagatik! Ongi etorri ederra eman … [Read more...]
PAUSOKA PAUSOKA
Pausoka pausoka bagoaz aurrera, poliki-poliki betez gure ametsak. Lagun eta adiskide denak bat eginik, barre eta algara, ba al zatoz gurekin? Doako matrikulazio epea zabalik. Goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00etara. … [Read more...]












