BERTSO IDATZIEN ESKOLARTEKO TXAPELKETA (Urola): 4 saritatik 3 Floreagara
Urtero lez, gaur goizean Azpeitiko Basazabal aretoan izan gara bertso idatzien eskolarteko txapelketan (Urolako saioan) parte hartzeko. Aurten, ikastetxeko 29 ikaslek (DBHko 11 eta LHko 19) hartu dute parte bertan eta egia esan oso goiz-pasa ederra izan da.
Ordu bete izan dute ikasleek euren koplak edota bertsoak egiteko, serio aritu dira eta denak gustura geratu dira egindako lanarekin.
Bi mailatan parte hartu dugu LH 5-6 eta DBH 1-2. Lan emankorra izan da benetan gure ikasleek egin dutena. LH 5-6 mailako bi sariak Floreagakoentzat izan dira: Iria Garatek lortu du bigarren saria eta Eva de la Fuentek lehenengoa. DBH 1-2 mailan berriz, Greta Etxanizek bereganatu du lehenengo saria.
Dena den denok izan dugu beste sari bat: bi bertsolari gaztek (Oihana eta Ainhoak) izugarrizko erakustaldia eskaini digute. Gozatu ederra hartuta itzuli gara etxera.











Utzi erantzuna