
Otsailaren 4ean, igandean, Santa Ageda bezpera izanik, kopla kantari ibili ginen ikasleak, irakasleak, gurasoak eta ikasle ohiak. Goizeko 11k inguruan elkartu ginen guztiok Floreagan. Giro ederra genuen eskera irtetzeko, eta hare hobea izan zen aurretik izan genuen hamaiketakoa. Goizeko 11k inguruan elkartu ginen guztiok Floreagan. Makilak prest kalera jaitsi ginen eta herria esnatzen aritu ginen Denisek, Ametsek, Norak, Unaxek eta Juan Inaziok abestutako koplen laguntzarekin.
Bestalde, otsailaren 5ean, Santa Ageda egunean, HHko eta LH1-2ko ikasleen txanda izan zen. Makila eta zapiekin eta ilusio handiarekin jaitsi ginen herrira. Udaletxera gerturatu eta alkateraren bisita izan genuen. Elkarrekin indartsu abestu genuen. Kantuan segitu genuen eta azoka plazatik eta eliz ataritik ere pasa ginen. Indartsu ikastetxera itzuli eta patioan ere abestu genuen. Oso ondo pasa genuen.
Alaitasunez eta ilusioz, guztiok geure kultura transmititzen jarrai dezagun!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!












Utzi erantzuna