Aurten ere, “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” kamiseta eskuratzeko aukera izango duzue ikastetxearen bidez. Horretarako bi aukera izango dituzue. Azaroaren 14an, 17:00etan, idazkaritza aurrean egongo gara eta azaroaren 16an, 17:00etan, HHko patioan. Bertan hainbat kamiseta izango ditugu saltzen. Kamiseta bakoitzaren prezioa 10€-koa da. Azaroaren 14an edota 16an … [Read more...]
Archives for azaroa 2023
INGURUKO ALTXORRAK EZAGUTZEN
Eguzki ederra zeruan, lagun onenak alboan, EkainBerriko kobazuloan bertako altxorrak deskubritzen, sua nola egiten zuten ikasten eta egiten...Ederra benetan! Baina ederragoa oraindik bazkaria eta azken bisita tren museora. Lehengo trenen sekretu guztien jabe eginda etxera itzuli ginen esperientzia zoragarri hau bizi eta gero. … [Read more...]
Arantzazutik Oñatira beherantz, gozamena gorantz
Autobusean bueltan gentozela egunari nota bat jartzeko eskatu diet inguruko ikasleei eta gehienek 9 eta 10koa jarri diote. Izan ere zoragarria izan da. Arantzazutik abiatuta, paisaia berezian murgilduta, jaitsi gara erreka baten iturburua ikustera. Bertara iristeko bidea oso erosoa ez bada ere merezi izan du ahaleginak, naturaren opari bikaina baita erreka baten hasera … [Read more...]











