Atzokoak, gaurkoak eta etorkizunekoak elkartzeko momentuek bizitzari esanahi berezi batekin begiratzeko aukera ematen digute. Atzera begiratzean bizitakoak elkarbanatzeak izaera indartzen du, gaur egun garena, Floreagan parte hartzen dugunok, familia gara. Horrela bizi izan genuen eguna, bizipenak elkarbanatuz, berriak elkarrekin sortuz eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko ilusioa berrituz. Egun osoko ekitaldian guraso, irakasle, ikasle eta ezin hobeto eta musu-truk, bere esku eta bihotz ona eskaintzen diguten Alai Batzako monitoreak ginen bertan. Atracciones Sanzeko puzgarrietan alaitasunez aritu ginen haur eta ez hain haurrak, elkarrekin guraso elkartezkoek prestatutako paella zoragarria dastatzeko aukera izan genuen, jolas ugari guztiontzat eta
amaitzeko beroari aurre egin zion apar festa ezin hobea.
Datorren ikasturtean bertan izango gara berriro, ez galdu! Ziur berriro ere zoragarria izango
dela!
Utzi erantzuna