Itzuli gara hiru egunez Zuhatzako uhartean ibili ostean. Astelehenean urduritasuna nagusi zela, autobusetara sartu eta Ulibarri-Ganboako urtegirantz abiatu ginen. Bertan, zain geneukan Zuhatzako uhartera eramango ginduen itsasontzia.
Hiru egun pasa ditugu bertan. Ur-kirolak egiten aukera izan dugu: windsurfa, optimist, pedaloak, arrauna eta piraguismoa egin ditugu. Esperientzia bikaina izan da hauek probatzea.
Irla esploratu, euritan jolastu, mahai jolasetan lasai aritu, berriketan ibili, magia, dantzak, antzerkiak… gauza guztiak egiteko astia izan dugu. Baina batez ere, elkar gehiago ezagutzeko aukera izan dugu eta lagun giroa familia girora pasatuz, primeran pasatu dugu.
Utzi erantzuna