Goizeko 8:30ean nahiko eguraldi goibelarekin abiatu ginen Azkoititik Hondarribirantz. Goizean herria ikusteko asmoz, kaleetan zehar ibili ginen … Arratsaldean, Higerreko itsasargitik, Talaia bidea jarraituz, Guadalupeko elizarako ibilbidea egin genuen.
Hurrengo egunean Hondarribiko hondartzatik kanoa eta Big Paddle Surf-ekin Praileen hondartzara eta Amuitz irla ikustera joan ginen. Ur gardenetara salto eta snorkel egiteko aukera izan genuen.
Azken egunez, Plaiaundiko Parke Ekologikora joan ginen.
Oso ondo pasatu dugu eta errepikatzeko irrikitan gaude!
Utzi erantzuna