Gaurkoan San Jose Egoitzan egon gara bertako egoiliarrei bisita bat egiten. Urte askoren ostean, bertako jaiak ospatzera joateko gonbidapena jaso genuen eta hainbat emanaldi prestatu genituen.
Asko entsaiatu ondoren, eguna iritsi da eta urduritasun apur batekin, egoitzara bertaratu gara.
Pianoa jo, gitarra eta bajoa jo eta abestu eta dantza egin dugu. Egoiliarrak oso adi eta animatuta ikusi ditugu eta asko gustatu zaie gure ikusikizuna.
Eskerrak ematea bakarrik geratzen zaigu, gonbidapenagatik eta egin diguten harreragatik. San Jose asteko festak gozatzea opa diegu bihotz-bihotzez.
Hurrengora arte!!
Utzi erantzuna