• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

BELARRIEKIN IKUSIZ

2023-02-07 Idazlea: Agenda 2030 Leave a Comment

Saguzarrak animalia gautarrak dira. Horregatik, egunean zehar aterperen batean deskantsatzen dute eta gauean janaria harrapatzera irteten dira. Guk hori egin beharko bagenu, linternak erabili beharko genituzke ezer ikusteko, ilunpetan ez baitugu tutik ere ikusten. Baina saguzarrek ez dute halakorik erabiltzen; beraz, zer egiten dute hegan ari direla zuhaitzen kontra istripurik ez izateko, edota guztia iluna dagoenean, intsektuak ehizatzeko?

EKOLOKALIZAZIOA izeneko trikimailua erabiltzen dute!

Zertan datza ordea, ekolokalizazioak? Uhinen erabileran oinarritzen den metodoa da. Saguzarren kasuan, uhin hauek sudurretik edo ahotik irteten dira. Hauek bota ondoren, uhinak inguruko objektuekin talka egin eta oihartzunak sortzen dituzte. Oihartzun horiek saguzarren belarriek jaso eta informazio hori garunera bidaltzen dute, hark oihartzuna irudi bilaka dezan. Era honetara, inguruan dituzten objektuen tamaina eta forma zein den jakiten dute.

Iturria: askabiologist.asu.edu webgunea

Saguzarrena agian noizbait entzunda zeundeten, baina ba al zenekiten animalia hauek ez direla ekolokalizazioa bezalako metodoak erabiltzen dituzten bakarrak? Izurdeak eta katxaloteak ere erabiltzen dute!

Iturria: askabiologist.asu.edu webgunea

Eta ez animaliak bakarrik, gizakiok ere ekolokalizazioa gureganatu dugu, baina nola? Gure itsaspekoetan erabiliz! Bai, bai, horiek ozeanoen iluntasunean mugitzeko RADAR izeneko sistema bat dute!

Iturria: askabiologist.asu.edu webgunea

Gehiago jakin nahi baduzue, bideo hau ikustera animatzen zaituztegu!

 

Kontsultatutako iturriak:

  • Sanz-Azkue, I., Agirre, E. (2021). Gure faunari eta florari begira. (2021). Dober eta Aranzadi argitaletxea.
  • National Geographic. (2022, uztailak 27). La ecolocalización , el secreto de los murciélagos para “ver” en la oscuridad. https://labur.eus/8av0o
  • Arizona State University-School of Life Science. Ask a biologist saila. Murciélagos, ¿qué es la ecolocalización? https://labur.eus/wm22j

Filed Under: Txoko berdea Tagged With: 2030, agenda, azkoitia, dbh 4, floreaga, hezkuntza, ikastetxea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa