Abenduaren 18an, Baztartxon antzokian, XXXI. Gabon Kanten jaialdia ospatu zen. Jaialdi hau, Floreagako Guraso Elkarteak antolatzen du. Bertan, Deba , Mutriku eta Bergarako taldeak parte hartzeaz gain, urtero bezala, gure ikastetxeko hiru taldek parte hartu zuten:
-LH2ko ikasleak, aurten LH3 eta LH4koei ere aukera eman zaie, pandemia dela eta, azken bi urteetan oholtzara atera izan ezin zutelako.
-Alai Batza korua, LH4tik LH6rako ikasleak. Azken bi talde hauek Maite Alberdiren zuzendaritzapean.
-Elkarrekinn Abesbatza, Floreagako guraso, irakasle, guraso ohiak… azken finean Floreagako “familia” osatzen dutenak. Azken talde hau, Mila Larrañagak zuzenduta.
Gabon Gaba abestiko bakarlari lanetan, Oihane Calderon ikaslea aritu zen, gure ikastetxeko irakaslea den Maje Larrañaga pianoan zela.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, batez ere hainbeste urteetan lan egin dute, Maite Alberdi eta Mila Larrañaga zuzendariei.
Bejondeizuela!
Utzi erantzuna