LH4Bkoek dena prest zuten egoiliarrei urteroko bisita egiteko, baina azken momentuan, aurten ere covid 19-a dela eta, ezin izan dugu San Jose Egoitzara joan. Hori dela eta, prest zuten ikuskizuna HH eta LH1eko haurrei eskaini die On Bosko aretoan.
Asko gozatu dute bai txikienek baita handienek ere. Egoiliarrei bideo baten bidez gaurko jaialdiaren berri emango zaie.
Ea Gabonetako bisita bertan egiteko moduan garen! ANIMO BERTAKO GUZTIEI!
Utzi erantzuna