Atzokoa LH 4. mailaren irteera txanda izan zen. Gure kasuan, Donosti aldera joatea tokatu zitzaigun, Cristina Enea Parkera zehazki.
Iritsi bezain pronto, Jugatx eta Violeta hezitzaileen arrera ezinhobea jaso ondoren, bi taldeetan banatu ginen. Cristina Enea Fundaziotik antolatutako ekintza dibertigarrietan parte hartu genuen: “itsasoa korapilatzen” eta “hostorik hosto” dinamikak hain zuzen.
Fundazioko ekintzak, Cristina Eneako parke zein jolastoki ederrak, Tabakalerako azkeneko pixuko bistak … danetik egiteko aukera izan genuen.
Egun paregabea izan zen!
Utzi erantzuna