Aurreko astean LHn egin bezala, oraingoan DBHkoakaritu gara herriko zelaiak aztertzen. Azterketa desberdinak egin ditugu Trenbidearen Zumardian, San Junen, Santa Klaran…
DBH 1 eta 2koak landareak identifikatu eta marrazten ibili gara. Gehiena gustatu zaizkigun loreak jaso eta ikastetxean ditugu lehortzen, gero herbarioa egiteko.
3 eta 4.mailakoak aldiz, baserria eta belarraren garrantziaz hitz egin dugu. Lan egiteko modua nola aldatu den aztertu dugu, batez ere, teknologiari esker. Zelaiko biodibertsitatea ere aztertu dugu, landare eta xomorroak ikertuz.
Atera dugun ondorio nagusia gu ere landareen aurrean itsu gaudela izan da. Zelaia “belarra eta berdea” baino askoz gehiago dela jabetu gara.












Utzi erantzuna