• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

UKRAINARI LAGUNTZA – SALESTAR MISIOAK

2022-03-11 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Otsailaren 24an Errusiako armada Ukrainan sartu zen eta gerra krudel bati hasiera eman zion Putinek.

Ordutik hona, pertsona ugari hil dira gatazkan, gehienak zibilak, eta jende ugarik, bi milioi eta erdi pertsona baino gehiagok, ihes egin dute eta ondoko herrialdetan hartu dute babes, errefuxiatu gisa. Oinarrizko baliabideak beharko dira, inbasio egoera lazgarri honetan.

Ekimen asko sortu dira gure gizartean, Ukrainako kaltetuei laguntzeko. Hainbat banku kontu zabaldu dira, ekarpen ekonomikoak egin ahal izateko.  

Azkoitiako parrokia gauza batzuk biltzen ari da, diruaz gain: umeentzat pixoihalak, haurrentzat esnea, lozakuak, …

Frantzisko Aita Santuak ere solidaritatea eta otoitza eskatu ditu, Ukrainako bakearen alde.

42 Salestar bizi dira Ukrainan, hamaika komunitateetan (Kiev, Leópolis, Yitomir, Dnipró, Odesa, Korostioshev, Peremysljany eta Bibrka hirietan). Bereziki familiarik gabeko haurrei eskaintzen diete etxe bat aukera bat bizitzan aurrera egiteko. Gainera, 9 parrokia, 3 eskola eta 5 aisialdiko gazte zentro eskaintzen dituzte.  Beraiek adierazi dutenez, Ukrainan geldituko dira guztiak, eta lehen baino ume eta familia behartsu gehiagori eskainiko dizkiete etxebizitza bat eta oinarrizko zerbitzuak.

Salestarren www.salesianos.info  webgunean, Ukrainako egoera orokorrari eta hango salestarren lanari buruzko informazioa zabaltzen ari dira. Ikus, adibidez, https://salesianos.info/blog/ayuda-urgente-y-acogida-para-la-poblacion-refugiada-de-ucrania/

Bestalde, Ukrainatik ihesi doazen errefuxiatuen harrera egiten ari dira hainbat Salestar Komunitate, bereziki Polonian, Eslovakian, Errumanian, Moldavian, Hungarian, … Eta Italian ere bai, Venezia, Catania eta Torinon.  Diru eta hornidura laguntzak Poloniako salestarren bitartez iristen dira Ukrainara. 

Mundu guztiko Salestarrak Ukrainara laguntza bidaltzen ari dira. Erretore Nagusiak laguntza honen koordinazioa sustatu du. “Misiones Salesianas” erakundeak ondo antolatu du laguntzarako bidea. “Beharrezkoa da bakearen aldeko apustu sendoa, eta nazioarteko Eskubidea bete dadin exijentzia adieraztea. Ezin gaitezke ezer egin gabe gelditu”, adierazi du Ana Muñoz, Salestar Misioen bozeramaileak. 

Guk, Floreagako Heziketa Elkarteak, otoitzean eta diru-laguntza honetan bat egiteko aukera dugu. Hona hemen honetarako estekak. 

Laguntza emateko:

https://acortar.link/wkB2fg

Bizum: 38078

Mila esker guztioi

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar, ukrania

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa