Azkoitiko Hezkidetza foroak Martxoak 8rako DBHkoentzat kartel lehiaketa eta LH5 eta 6koentzat txapa lehiaketa bat antolatu zuen.
Gure ikasleek lan bikainak eta ugari egin dituzte. Lan aparta egin dute.
DBH4ko Ibai Martinek kartel lehiaketako 3. saria irabazi du. Ibairen kartelean “Inoiz baino indartsuago” leloa irakur daiteke. Gaur 11:00etan Berdura Plazan jaso du 50€-ko saria.
Gaurtik hilaren 11ra bitartean, ikasleek egindako kartelen bilduma bat erakusgai egongo da Berdura Plazan.
LHn egin dituzten txapa guztien artean Ainara Guerrak egindako txapa diseinua izan da aukeratua. Ainararen diseinua erabiliz udalak LH5 eta 6ko ikasle guztientzat M8rako txapak egin dituzte.
Zorionak Ibai eta Ainara! Zorionak baita ere M8rako lanketan gogoz aritu zareten guztioi! Lan zoragarriak egin dituzue!












Utzi erantzuna