Aurtengo Agenda 2030eko gaia: zelaiak, larreak eta landare itsutasuna lantzeko asmoz, LH osoa goiz-pasa joan gara gure herriko belardi eta zelaietara. Goiz ederra pasa dugu landareak ezagutuz, xomorroak aztertuz eta hegaztien doinuak entzunez. Eta ez hori bakarrik, gure lagunekin naturan jolasteko eta gozatzeko aukera bikaina izan da irteera hau. Eguraldi paregabea izan dugu eta fruta goxoa jan ondoren, eskolara itzuli gara.











Utzi erantzuna