Gabonak iristear ditugun honetan, Agenda 2030etik kontsumo jasangarria bultzatzeko gomendio batzuk elkarbanatu nahi dizkizuegu, batez ere, datorkigun etorkizun beltz honen aurrean, ume eta gaztetxoei kontsumo etikoaren filosofia zabaltzea garrantzitsua iruditzen zaigulako, beraiek baitira etorkizunean erabakiak hartuko dituzten hiritarrak:
- Oparitu produktu iraunkorrak, hondakin gutxi eragiten dituztenak edo birziklatuak.
- Gabonetako argiak jendeak gozatzeko aukera daukenean soilik erabili.
- “Erabili eta botatzeko” materialen erabilera ekidin.
- Bertako produktu freskoak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak eta merkataritza etikokoak, hau da, gu, gure osasuna, Lurra, ingurumena, animaliak, landareak… errespetatzen dituzten produktuak kontsumitu.
- Ahal duzun guztia birziklatu: opariak biltzeko papera eta kartoia, beirak…
Has gaitezen kontsumo etikoagoa praktikatzen! Asko aldatuko liguke bizitza!










Utzi erantzuna